Ikaslanek eta Innobasquek berrikuntzaren esparruan elkarlanean aritzeko hitzarmena sinatu dute

2008/09/22 23:00:00 GMT+1
Sinadura Elgoibarko IMHn burutu denez, Pedro Luis Uriartek, Innobasqueko Lehendakariak, Makina Erremintaren Institutuko eta Makina Erremintaren Museoko instalazioak gertutik ezagutzeko aukera izan du.
Iñaki Kondek, IKASLANen izenean (Lanbide Heziketako Ikastetxe Publikoen Elkartea) gaur goizean Elgoibarko IMH Makina Erremintaren Institutuan lankidetza-kolaborazio hitzarmena sinatu du gaur Innobasquekin, Berrikuntzaren Euskal Agentzia. Honela, bi erakundeek Euskadiko Berrikuntzaren garapena sustatu eta bultzatuko dute gizarte eta teknologia alorretan, ekintzailetasun izaera sustatzeko.


Innobasqueren xede nagusienetako bat da Euskadi Berrikuntza arloan nazioarteko erreferente bihurtzea.


Hitzarmenak, Gipuzkoako Ikaslaneko zuzendariak azaldu duenez, “Lanbide Heziketak berrikuntzaren alde apustua berresten du “garapen eta etorkizuneko ardatz nagusi bezala”.


Aldi berean hitzarmenak adierazten du “Innobasquek Ikastetxeek Europar Erkidegoko truke-programak gara ditzaten lagunduko du”.


Pedro Luis Uriarte, Innobasqueko Lehendakariak, zuzendaritza taldeko kideekin bertaratu da hitzarmenaren sinadurara eta azpimarratu du IKASLANek egiten duten lana eta honek gizarte garatuenen lan-etorkizunean izango duen garrantziaz.


“Gure Lanbide Heziketa erreferente bat da, ez bakarrik Estatu mailan, baita nazioartean ere. Eta horrela izaten jarraitu behar du, gure leihakortasun maila hobetzeko”.


Bestalde, IKASLANek Lanbide Heziketako Ikastetxe Integralen garapenean lagunduko du, eskaintza zabalagoa izan dadin, Heziketa Araututik haratago iris dadin eta profesionalen eta enpresen eguneraketa erraztu dezan.


Informazio gehiago: Ikaslan, Iñaki Konde (Tfnoa 943 37 65 32)