Ikastaroa: Proiektu-buru mintegia, Idekorekin elkarlanean
2007/05/10 23:00:00 GMT+1
Proiektu-burua profil giltzarrietakotzat identifikatu zen AFMk 2006an makina erremintaren sektorean egin zuen gaitasunei buruzko diagnostikoan
TRIPTIKOA
Ikastaroaren garapena
Sektorean sortzen ari den profiletako bat Proiektu-burua da. Makinak geroz eta pertsonalizatuagoak egiten dira; ondorioz eskaera bakoitza proiektu bezala lantzen da hasieratik eta makina erosleari eman arte. Proiektu-buru irudiak ein batean eskaera negoziatzen duen komertzialaren ezaugarriak berreskuratzen ditu eta bezeroarekin zuzenean arituko dena izango da; diseinatzailea ere izango da, makinaren diseinuaren arduraduna izango baita eta ekoizlearena ere, fabrikazio eta muntaiaren jarraipena egingo baitu. Proiektu bakoitzaren hiru oinarriak bermatuko ditu, hau da, kalitatea, kostua eta epeak.
Nori zuzendua:
- Garatzen ari diren proiektu-buruak eta ildo honetan garatzea nahi duten bulego tekniko, komertzial eta ekoizpen arloko teknikariak.
Datak:
- 2007ko Maiatzaren 31etik uztailaren 5era arte
Tokia:
- IMH, Elgoibar
Iraupena/ordutegia:
- 25 ordu praktiko, 6 ostegunetan zehar, 15.00-19.00etan.
Ikastoaren kostua:
- 180. (Fundación Tripartitak parte batean kofinantzatua)
Izen ematea:
- 943 74 41 32, imhformazioa@imh.es (Esperanza Varona)