Ikastetxe/enpresa txandadako lanbide heziketa IMHn

2012/05/23 23:00:00 GMT+1
Produkzioaren programazioko eta Mekatronikako goi-mailako heziketa zikloetan matrikulatuko diren ikasleek aukera izango dute ikasi eta lan egiteko ikastetaren bigarren urtean.

IMHk parte hartuko du HEZIBIn, Lanbide Heziketako Zikloetan ikasketak eta lanaren txandakatzea sustatzen duen Hezkuntza eta Enplegu Sailen programan.

IMHn Produkzioaren programazioko eta Mekatronikako goi-mailako heziketa zikloetan matrikulatuko diren ikasleek aukera izango dute ikasi eta lan egiteko ikastetaren bigarren urtean.

Kasu honetan txandakatzea edo alternantzia da lanbide heziketa ikastetxean eta lan zentruan txandakako epeetan egiten dena. Ikaslea ikastuna da (aprendiza) lan kontratuduna, lan eskubide eta betebeharrekin, eta prestakuntza epearen amaieran, bere jarduera egokia izan bada, arestian aipatutako zikloetako Goi-mailako Teknikariaren titutua eskuratuko du.

Sistemaren funtzionamendu egituran funtsezko 3 pertsona daude: ikaslea, enpresa instruktorea eta ikastetxeko tutorea. Bigarren urtearen hasieran enpresan elkartuko dira 3 aldeak, ikasleak garatu beharko dituzten gaitasunak, hauek lortzeko egin beharko dituen jarduerak eta ebaluatuko diren helburuak identifikatzeko.

Ikastetxea eta ikastetxeko tutoreak, ikaslearen lan esperientziaren integrazio egokia eta garapen teoriko eta orokorra bermatzeko, ikastetxean jarduerak plangintzatzeko eta programatzeko konpromisoa hartuko dute.

Ikasleari dagokionean, arduraz ikasteko eta ekoizteko-jarduna betetzeko konpromisoa hartuko du,  eta aldizka ikasketa liburua instruktoreari eta ikastetxeko tutoreari aurkeztuko dio.

Betekizuna da Lanbiden erregistratuta egotea enplegu eskatzaile bezala 2. kurtsoa hasi aurretik, eta enplegurako lanbide heziketaren sisteman aitortutako kualifikaziorik, edo  praktiketako kontratua hitzartzeko beharrezkoa den hezkuntza sistemaren kualifikaziorik ez izatea.