Ikastetxeen arteko esperientziak partekatuz: Proiektu berritzailea martxan

Elgoibarko CIFP IMH LHII zentroak proiektu berri eta berritzaile baten koordinazioa hartu du bere gain: "Ikastetxeen arteko esperientziak partekatuz Laneko Prestakuntza eta Orientabidearen, Ekintzailetzaren, Orientazioaren eta Berdintasunaren eremuan". Proiektu honen helburua, ikastetxeen eta enpresen arteko jarduera bateratuak sustatzea da, irakasleen arteko lankidetza bultzatzea eta ekintzailetza-izpiritua sendotzea. Proiektua Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak sustatuko du.
Proiektuak hainbat autonomia-erkidegotako errealitate desberdinak ezagutzeko aukera emango die parte-hartzaileei, eta horretarako, CIFP La Costera (Valentzia), CIFP Rio Tormes (Salamanca) eta "Aparretan Bizi" Surf Egokituko kirol kluba ere ekimenean parte hartuko dute.
Ikasleei eta irakasleei ekarriko dizkien onurak
Proiektu honen bidez, hainbat ikastetxeren, enpresaren eta erakunderen arteko sare bat eratuko da. Helburua da teknologia, instalazio eta ezagutzak partekatzea, eta aldi berean, langileen, ikasleen eta irakasleen arteko lankidetza sendotzea.
Ikasleen ikuspegitik, proiektu honetan landuko diren metodologiak etorkizunean ikastetxeetan ezertzea ekarriko du, ikasketa arin eta aktiboak garatzen lagunduz, haien prestakuntza-prozesua aberastuz.
Irakasleentzako, berriz, proiektuak hainbat onura ekarriko ditu: ekintzailetza eta lan-prestakuntzako gaitasunak eskuratzeko prozesu berriak ikastea, antolaketa- eta kudeaketa-eredu berriak alderatzea eta sektoreko enpresekin lankidetza estutzea. Gainera, genero-berdintasuna bezalako gaiei buruzko ezagutza sakontzeko aukera ere emango du.
Lehen urratsak eta hurrengo ekintzak
Jadanik online bilerak egin dira, eta hainbat jarduera planifikatu dira. Lehenengoa apirilean izango da, non Lanbide Heziketako Fabrikazio Mekanikoko ikasleak Xátivara (Herrialde Valentziarra) joango diren. Bertan, CIFP La Costerako ikastetxekoekin elkarlanean, FOL-eko Olinpiadak antolatuko dira. Halaber, Mercadonaren Start-up haztegia bisitatuko dute, ekintzailetza eta enpresa sortzaileei buruzko ideiak ezagutzeko.
Proiektuaren bigarren zatian, maiatzan, beste irteera bat egingo da Salamancako Río Tormes ikastetxera. Han, proiektuan parte hartzen duten irakasleek elkartrukea egingo dute, CIFP La Costerako irakasleekin batera. Batez ere, ekintzailetza eta Soft Skills programak ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko helburua izango du topaketak.
Proiektu hau martxan jarri da eta lanean jarraituko dugu, berrikuntza eta ekintzailetza hezkuntza-esparruan sustatzeko helburu argiarekin.