IKERTALENT, talentu berria Gipuzkoako fabrikazio aurreratuarentzat

2022/01/28 09:43:08 GMT+1
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, beste autonomia-erkidego edo herrialde batzuetako talentu gaztea erakartzeko esparru teoriko bat zehaztuko dugu, eredu duala trakzio-elementu gisa erabiliz.

Fabrikazio Aurreratuaren Clusterraren Gipuzkoako industria-enpresek kualifikazio ertain eta handiko lanbide-profil mailan duten belaunaldi erreleboaren beharrari erantzungo dio IKERTALENT proiektuak.

Egingo diren ikerketak informazio dokumentalaren bilaketa eta landa-lana uztartuko dituzte, IMH Campusek koordinaziopean, Pertsonen Aholkularitza eta Kudeaketa Sailaren bitartez, eta AFMren eta ieTeam Consultores SLren laguntzarekin, enpresetako agente erreferente gisa. Azken horrek esperientzia handia du nazio eta nazioarte mailako antolaketa- eta hautaketa-proiektuen garapenean.