IMH 8. Sariak banatu dira
Makina Erremintaren sektoreari lotutako 17 enpresen parte-hartzearekin 2010eko IMH Sariak antolatu du Elgoibarko IMHk zortzigarren urtez. Aurten, sarien gaia barne-ekintzailetasunari eta nazioartekotzeari egokitu zaio (*). Ekainaren 18an antolatutako diploma banaketa ekitaldian banatu ziren sariak eta parte hartu zuten Elgoibarko Udaleko Alfredo Etxeberria Alkateak, David Urzainqui Lanbide Heziketako Sailburuordeak, Koldo Arandia AFMko Presidenteak, Xabier Ortueta AFMko Zuzendari eta IMHko Presidenteak eta Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak.
Sarituak izan dira:
- 2010eko ikasle aipagarria: Irene Ramos Cubillo Ermuarra (1974n jaiotakoa eta abokatua IMHn hasi aurretik), Ikasi eta lan produkzio bidezko mekanizazioaren goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Abadiñoko Industrias LAIPen dihardu lanean (Ikasi eta lan sisteman ikasi duenez, 3 urtez aritu da lanean). 800 eurotako ikasketa poltsa jaso du sari bezala.
- Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria Irene Ramosi egokituko litzaioke baina kasu hauetan sari hau bigarren espediente onenari egokitzen zaio aipamen berezi bezala. Irabazlea aurten Pedro Marcos Arrasatekoa izan da (1970en jaioa eta autoeskolako irakasle IMHn ikasten hasi aurretik), Proiektu Mekanikoen Garapeneko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Pedro Marcosek Elgoibarko Etxe-Tarren egin ditu praktikak (Lanerako Prestakuntza) eta momentuz lanean jarraituko du bertan. Saria kasu honetan ere izango da 800 eurotako ikasketa poltsa.
- 2010eko ikasle ohi aipagarria: Ibai Zubikarai Itziartarra (1983), Korta Engineering Indiako Executive Chief Manager edo Zuzendaria da. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso zuen aitortzaren seinale.
- IMHk Elgoibarko ikasleei ere sari berezi bat eman nahi izan dio aurten eta beraz, Elgoibarko ikasle aipagarri saria Eduardo Echeverríari egokitu zaio (1982an jaioa), Mekanizazio bidezko produkzioko ikaslea. Eduardok Udalaren plaka bat jaso zuen Alkatearen eskutik eta IMHk 2010 urtean zehar IMHko elearning ikastaroak doan egiteko aukera emango dio.
- Azkenik, IMH sariek ere une berezi bat izan zuten Santiago Sastre, IMHko irakasle elgoibartarrari esker-ona adierazteko. Santiago Sastre ekainean jubilatuko da eta IMH sortu zenetik irakasle izan da bertan, baita ikasketa buru lehen urteetan. David Urzainqui Lanbide Heziketako Sailburuordeak IMHren urrezko intsignia ipini zion eta IMHko zuzendariak gogoratu zuen bokazio handiko irakasle izan dela, eta eginkizun horretan eredugarri eta irakaskuntzarekiko talde-lidergotasuna mantendu izan duela urte guzti hauetan.
(*) Ibai Zubikarai, ikasle ohi saritua
Ibaik (Itziar, 1983) Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-Mailako zikloa ikasi zuen IMHn 2001-2002 urteetan eta azken urtean Norma (Grupo CIE-Egaña) enpresan egin zituen praktikak produkzio eta kalitate departamentuan, Automozioko bi "linean" produkzioaren jarraipena egiten. Datu bilketa (pieza kopurua, denborak, arazoak…)eta 5S proiektuaren jarraipena egiten. Praktikak amaitu ondoren, 2003an IMHren jarraitu zuen Txandakako Ingeniaritza Ikasten eta Zumaiko KORTA GROUP enpresan lanean hasi zen produkzio sailean. Ingeniaritzako atzerriko misioa Estatu Batuetan PST (precision Screw Thread) enpresan egin zituen, Bulego Teknikoan. Ingeniaritzako ikasketak amaitu ondoren, 2007ko apirilean joan zen lehendabizikoz indiara Korta Zumaiako lan taldearekin lehendabiziko hartu emana egitera azaroaren bertan gelditzeko. Ordutik Korta Indiako zuzendari bezala, departamendu guztiak lantzen ditu (produkziotik hasi, finantza ataletik pasa eta salmentetaraino). Ibairen helburu garrantzitsuenetako bat Korta Zumaiako lan jarrera eta metodoak Indiako plantan ezartzea da, empresa matriza eta Indiakoren arteko komunikazioa ahalik eta errazena egiteko. Aurrerantzean, Korta Indiarekin jarraituko du nahiz eta egonaldiak murrizten joango dituen progresiboki. Ibaik dionez “Urte dexente dira etxetik urrun eta bueltatzeko gogoa ere badago”.
IMH Sarien helburua da Ikasketa garaian edo eta baita ondorengo lanbidearen garapenean nabarmendu diren Heziketa Zikloetako ikasleei gure esker ona ematea eta urtero antolatzen dira enpresen babes eta kolaborazioarekin. IMHk urtero antolatzen ditu sari hauek enpresen kolaborazioarekin eta aurtengoak ere bereziki eskertu nahi ditu: Babesle (Danobat Taldea, Etxe-Tar, Mapfre eta Sariki) eta kolaboratzaileak, guztira 17 enpresa.