IMH Campus Elgoibarko 3. Zientzia Azokan
Maiatzaren 18an Elgoibarko III. Zientzia azokan parte hartu du IMH Campusek, herriko ikastetxe, enpresa eta eragilerekin batera. Aurten Makina Erremintaren Museoarekin ere elkarlanean jardun dugu, Museoen Nazioarteko Egunarekin bat.
Elgoibarko haur eta gazteei zientzia eta teknologia gertukoa eta erakargarria egitea izan da helburuetako bat.
Eta horretarako, IMH Campusen ikasleek teknologia-steam proiektuetan ekoiztutako jolasak ekarri ditugu erakustokira, "erronka sinpleak" haur eta gazte bisitariei egokitutakoak, esaterako, diseinu, fabrikazio eta muntaiko ariketa-asmakizunak; eta fabrikazioko ikasleen egindako 3d puzzlea, eta giltzaren erronka.
Bestalde, Herri Eskolako erakustokian, MagnetErakarri ikastetxe bien lankidetzaren esparruan, Herri Eskolako ikasleek IMHko Ingeniaritza Eskolako irasleek gidatuta, proiektu bat aurkeztu dute, ura iragazteko gailua.
Azkenik Bizilabeko gaztetxoek garatu dituzten proiektuen artean, IMHko irakasleek 3d inprimagailuan inprimatutako beso protesikoaren pieza ere erakusgai izan dute.
Eskerrik asko bisitari guztiei eta Elgoibarko Udalari, steam ekimenean jartzen duen inplikazio eta konpromisoagatik.
Informazio guztia www.elgoibar.eus