IMH Campuseko unibertsitate graduazio ekitaldia: argazkiak eta bideoa. 2025.

2025/03/28 23:00:00 GMT+2
Zorionak guztioi!

Martxoaren 28ko ekitaldian IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako diplomak banatu ditugu eta aitortza egin diegu Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Graduko eta Digital Manufaturing Unibertsite Masterreko ikasleei.

Horrez gain, aipamen berezia izan dute:

Espediente onenak:

  • BERRIKUNTZAKO INGENIARITZA GRADUA, MARKEL LOPEZ VASCO.
  • FABRIKAZKO DIGITALAREN MASTERRA, IGOR IRASTORZA AZANZA.

Ekitaldian Mingyang Gao Berrikuntza-Ingeniaritza Graduko ikasle ohiak bere bizipenak eta eskertza adierazi ditu, ikasle ohien ordezkari gisa.

Bestalde, Euskal instituzioetako ordezkariek eta Edurne Iturbe IMH Campuseko Ingeniaritza Dualaren Eskolako zuzendariak zorion mezuak eman dizkie titulatuei: Marian Iriarte UPV/EHUko Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako errektoreordeak; Sara Urionabarrenetxea Unibertsitate Antolamendu eta Plangintzaren zuzendariak, Jon Gurrutxaga Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Internazionalizazioko Zuzendariak, Ion Zubiaurre, Elgoibarko alkate ordeak eta Josu Riezu, AFM Clusterreko pertsonen arloko zuzendariak.

Ekitaldia Koralai Ahots taldearen emanaldiarekin eta luntxarekin amaitu dugu.

Zorionak ikasleei, familiei eta irakasle-tutoreei! Plazer handia izan da zuekin berriz elkartzea.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta ekitaldia antolatzen eta gozatzen lagundu diguzuen guztioi!