IMH Eguna 2014, argazkiak eta sailkapena
IMH Eguna 2014 ospatu dugu gaur, urtarrilak 31. Goiz polita izan da giro bikainean! Hainbat proba egin dituzte heziketa zikloetako eta ingeniaritza
dualeko ikasleek, eta sasoiko daudela ikusi ahal izan dugu.
Karta jokua, ping-pona, Triindorra, Sallobente Eskia, Euskatloia, Zerra-froga, Sokatira etabarretan, talde lanean eta koordinazioan aritu dira lehen postuak biziki lehiatuz.
Guztiek zorion beroa merezi dute: azkenean, puntu gehien lortu duenak lortu du lehen postua, Ingeniaritza Dualeko 1. mailako taldea, alegia.
Saharako postuan ere liburu eta gozo salmentak izan dira, eta azken orduan Sahauriarrek ere animatu dira proba bat edo bestean parte hartzen.
Zorionak eta eskerrik asko antolatzaileei ere, jai-egun hau urtez-urte ospatzeko aukera ematen diguzue eta.
SAILKAPENA