IMH Eguna (Babesleak eta zozketa)
2006/01/23 00:00:00 GMT+1
Aurtengo IMH Egunean opari zozketa egongo da. Urtero talde irabazleari ematen zaion sariaz gain, IMH Eguneko partaideen artean opari ugari zozketatuko ditugu.
Zozketa bazkal ostean egingo da. Saria jasotzeko bertan egotea ezinbestekoa da. Zozketaren zenbakiak nola eskuratu:
Jarduera bakoitzean, zenbakiak banatuko dira. Partehartzaile bakoitzari zenbaki bat, eta irabazleari beste 2.
Bazkariaren tiketean ere zenbaki bat egongo da eta zozketan parte hartzeko balioko du.
Hemen zozketatuko diren opariak:
- MP3 ERREPRODUZIGAILU BAT www.areapc.com : produktu informatikoak, kontsumorako elektronika eta multimedia
- 5 UNITATE LEXMARK Z515 INPRESORA www.xlan.com : ordenagailu salmenta eta mantentzea (Donostian daude).
- EUSKALTEL EUSKADI Txirrindulari Taldeak emandako Culotte eta Maillot bat (www.fundacioneuskadi.com)
- 2 sari : 5 pertsonentzat paintball gonbidapenak (100 bola pertsona bakoitzak ) DEBAVENTURA enpresak emandakoa www.debaventura.com )
- Gau bat + gosaria 2 pertsonentzat Zumaiko SANTA KLARA agroturismoa: (http://www.nekatur.net/catalogo.asp?idal=284#ficha)
- Gau bat + gosaria 2 pertsonentzat Zumaiko JESUSKOA agroturismoa: (bigarren gaua nahi izanez gero , gosaria doan) www.jesuskoa.net
- 5 sari: 2 sarrera Donostiako Aquarimera joateko (www.aquariumss.com)