IMH Elgoibarko Jose Gurrutxaga Krosarekin elkarlanean

2011/04/11 23:00:00 GMT+1
Elgoibar ikastolak antolatutako Elgoibarko eta Mendaroko haur eta gazteentzako 18. krosa ospatu zen apirilaren 10ean.

Igande goizean Elgoibarko kaleak zeharkatu zituzten 647 korrilakariek, IMHk eta Txandakako Ingeniaritzak babestutako kamiseta gorriak jantzita.

Pozgarria zen ikustea nola Jose Gurrutxagak berak ematen zien hasiera lasterketa guztiei, guztira 13. Elgoibar Ikastola, Herri Eskola, Arreiturre Institutuko eta Mendaroko San Jose Ikastolako guraso, ikasle, eta lagunek plaza bete zuten 2004an jaiotakoak hasi eta DBH eta nagusien lasterketa arte korrikalariak animatzeko.

Amaieran sari banaketaren ondoren zozketa egin zen 17urtetik gorakoen artean Real Sociedad - Bartzelona partidarako 2 sarrerarekin.

Elgoibar Ikastolak urtero antolatzen duen ekintzaren data aproposa izan da askorentzat Korrikaren entrenamendua egiteko, hain zuen bihar 17. Korrika igaroko baita Elgoibarko kaleetatik.

Zorionak parte-hartzaile era irabazleei.

 

Sailkapenak eta argazkiak www.elgoibarren.net...

Etorri Ikastera Heziketa Zikloak

Etorri Ikastera Txandakako Ingeniaritza