IMH, ADDIMAT Espainiako fabrikazio gehigarri eta 3D teknologien elkartearen kide
Addimat-ek fabrikazio gehigarri eta 3D-aren garapen eta sustapenean interes komunak dituzten enpresak batu nahi ditu. 2014ko abenduaren 17an eratu zen eta dagoeneko 64 partaidek osatzen dute elkartea.
Addimat-en kudeaketa AFM-ren talde profesionalean oinarritzen da eta hainbat eremu hartzen ditu bere baitan; internalizazio, teknologi, komunikazio eta pertsonen eremuak besteak beste. Addimat-en egoitza Gipuzkoako parke teknologikoko eta zientifikoko instalazioetan dago.
Addimaten batzar orokorra maiatzaren 28an egingo da BECen maiatzaren azken astean egingo den Azpikontratazio azokaren testuinguruan. Batzarrean gobernu-organoak eratuko dira, eta helburu sektorialak eta eskaini beharreko zerbitzuak adostuko dira. Bestalde, Elkarteak erakustokia izango du azoka honetan eta maiatzaren 27an fabrikazio gehigarriaren inguruko jardunaldia egingo da bertan, gaiaren inguruko adituekin.