IMH eta Museoa BIEMH-en, aurten presentzia nabarmenarekin

2018/05/27 23:00:00 GMT+1
Unibertsitate Master eta Gradu Dualak, IKASMAK Berkoa enpresarekin elkarlanean sortutako multitask makinaren erakustaldiak, Siemens-Sinutrain saioak... Bisita gaitzazu Workinn Enplegu gunean eta AFM-ADDIMAT erakustokian!

BIEMH 2018 inoiz baino indartsuago etorri da. Maiatzaren 28tik ekainaren 1 arte makina erremintaren erakustaldi ikusgarria izango dugu BEC-Barakaldon.

IMHren aldetik ere aurten presentzia nabarmena izango dugu:

  • AFM-ADDIMAT erakustokian, 1. pabiloian izango da IMHri buruzko informazioa
  • WORKINN enplegu gunean AFM-IMH erakustokia izango dugu talentuak kaptatzeko lan eskaerak jasotzen, eta Digital Manufacturing Unibertsitate Master berria eta Ingeniaritza Graduari buruzko informazio saioak ematen (maiatzak 30-31)
  • BERKOA erakustokian IKASMAK ataza anitzeko makina didaktiko berria aurkeztuko da, Berkoak IMHrekin elkarlanean garatutakoa.
  • SIEMENS erakustokian CNC SINUTRAIN ingururuko ordu-beteko saio motzak emango dira. IMHk 12.00-13.00 eta 15:00-16:00 tartekoak emango ditu
  • Bere aldetik, Makina Erremintaren Museoak azken edizioan bezala makina historikoen erakusketa ezarrita du BECeko sarreran.

 

Bestalde, ADDIMATek eta BEDIGITAL eremuetan antolatutako hitzaldietan moderatzaile lanetan jardungo dute IMHko adituek. Azkenik, bisitei dagokionean IMHko heziketa zikloetako ikasle guztiek BIEMH bisitatuko dute, eta bai azokan eta baita IMHn Txinako Tianjingo ordezkaritza eta beste hainbat herrialdeetako ordezkaritzak jasoko ditugu astean zehar.