IMH Ingeniaritza Eskola: 2006 atzerriko misioa
Atzerriko hizkuntzen osagarri bezala, non IMH Ingeniaritza Eskolako ikasleen curriculumean derrigorrezkoa den, atzerriko misioan ikasleak atzerrian lanean jardun behar du gutxienez bi hilabetez. Aktibitate honek ingeniari ikasleen hizkuntza ezagutzak eta ezagutza kulturalak balidatzeko eta sendotzeko aukera ematen du, beraien integrazioaren bitartez atzerriko enpresa baten.
Atzerriko praktikek gainera, IMH Ingeniaritza Eskolako 3. eta azken kurtsoan definitutako garapen pertsonaleko plana aberasten dute. Hauen bitartez, ikasleek erantzukizun pertsonala eta inguru ezezagun baten antolatzeko eta egokitzeko obligazioa garatzen dute.
Aurten, 9. promozioko ikasleek uztaila eta azaroa bitartean egin ahal izango dute egonaldia. 2006 arte, ikasleek herrialde ezberdinetan egin dituzte praktika, batez ere Europan eta Estatu Batuetan.
Ildo honetik, bi ikasle Txinara joango dira Tianjin herriko Chinese Spanish Institute-n (CSMC) lan egiteko. Makina Erremintaren Institututak, non IMH Ingeniaritza Eskola parte den, harreman estua du Txinako ikastetxe honekin, zeren eta CSMC abiatzeko irakasle txinatarren prestakuntza teknikoa IMHk egin zuen. Lan-praktika egiteko proposamena Tianjineko ikastetxeko ko-zuzendaria den Nacho Artamendik egin du kasu honetan.