Txandakako IMH Ingeniaritzako ikastaro berriaren inaugurazio ofiziala
2007/10/16 23:00:00 GMT+1
Aurtengo ikasturteko 100 ikasle matrikulatu eta dagoeneko 275 ingeniari tituludunekin, txandakako lan eta ikasi eredua darabilen ingeniaritza honek 12 urte beteko ditu.
Datorren urriaren 19an, ostiralean, atsaldeko 18:00etan, Txandakako IMH Ingeniaritzako kurtso berriaren inaugurazio ofiziala egingo da Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Areto Nagusian.
Ikasle, guraso, irakasle, enpresa tutore eta agintariez gain, parte hartuko dute:
- Hitzaldi magistrala "Leonardo Da Vinci, Ingeniaría", Jose Ramon Etxeberria jauna, EHUko fisikako Doktorea
- Olatz Garate Elgoibartar ikasle ohia eta egun Estampaciones Durangoko zuzendari tekniko komertzialaren esperientzia.
Amaieran luntxa egongo da.
Elgoibarko txandakako IMH Ingeniaritzari buruzko datu batzuk:
- Txandakako IMH Ingeniaritza duela 12 urte sortu zen.
- 12. promozioa aurten hasiko dena, 43 ikaslekin
- Guztira 100 ikasle aurten
- 85 enpresa aurten elkarlanean
- 9 promozio titulatuta, 275 ingeniari
- Txandakako IMHko Ingeniaritza Frantziako CESI sareko partaide da eta beraz, titulua frantsesa eta ofiziala da, Boloniako itunaren betebehar guztiak indarrean dituena eta Espainian onartua dago.
- Txandakako IMH Ingeniaritzaren berezitasuna ikasleak txandaka prestatzen dituela da, hau da, 3 egun enpresan lanean eta 2 egun unibertsitate ikasketak egiten dute astero. Ikasleek batxillergoa ikasi ondoren derrigorrez goi-mailako lanbide heziketa industriala ikasita eduki behar dute ingeniaritza hau egin ahal izateko.