Txandakako IMH Ingeniaritzaren 2008/09 ikasturtearen inaugurazio ekitaldia
2008/10/13 23:00:00 GMT+1
Datorren asteko ostiralean, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan burutuko den ekitaldian IHOBEko Zuzendari Nagusia den Xabier Cañok aldaketa klimatikoari buruzko hitzaldia eskainiko du
Datorren asteko ostiralean, urriaren 17an, arratsaldeko 18:00etan, Txandakako IMH Ingeniaritzako Kurtso berriaren hasiera ekitaldia burutuko da Areto Nagusian. Hizlari gonbidatuak:
- Itsaso Zubizarreta, 9. promozioko ikasle ohia eta egun Elgoibarko HRE Hidraulic-eko ingeniaria izango dugu gure artean, bere ibilbide profesionala kontatuko diguna.
- Hitzaldi magistrala Xabier Cañok emango digu, IHOBEko Zuzendari Orokorrak: "Aldaketa Klimatikoa".
Ekitaldian ikasle, guraso, irakasle, enpresa tutore eta agintariak bilduko dira.
Txandakako IMH Ingeniarizari buruzko informazioa
...