IMH "Investors in People"ren arabera ziurtatzeko bidean

2003/05/06 23:00:00 GMT+1
Lanbide Heziketako Zuzendaritzak Guneka proiektuan parte hartzen dugun R5eko partaideei (IMH barne) Investors in People (IiP) ingeles araudiaren araberako homologazio prozesu baten parte hartzera gonbidatu gaitu

Guneka proiektuak ikastetxeen antolakuntza era berriak esperimentatzeko helburua dauka eta aurreratutako errealitateak ageri ditu, Ikasguneak eta Ardatz Gaitasunen Kudeaketa, besteak beste.

IiP araudiak pertsonen kudeaketarekin lotuta dauden 12 adierazle ematen ditu, organizazioaren kompromezuei buruz, helburuen eta xeden planifikazioari buruz, bere jardueren eraginkortasunari buruz eta hauen ebaluaketari buruz.

Aurten, 2003ko uztailerako, Hezkuntzak kontratatu duen enpresak, Novotec-Soluziona izenekoak, 5 ikastetxeetan pertsonen kudeaketari buruzko diagnosia egingo du. Horretarako 45 minututako elkarrizketak egingo dituzte langileen adierazlea izango den parte bati. Diagnosiarekin, aholkulari hauek ekitaldi plana landuko dute urte amaierarako ondoren 2004ko gestio planean sartzeko.

Ekitaldi planarekin pertsonen kudeaketan hobekuntzan pauso bat gehiago emango du IMHk, aurten, pertsonen jardueraren kudeaketa giltzarritzat hartu dugula kontutan izanik.

Informazio gehiago: Joxean Egaña jegana@fmh.es