IMH Lanbide Heziketako ikasleak New Cultures Gunearen 6. ediziora joan dira Fabrikan
Gure Lanbide Heziketako Mekatronika Industriala eta Mantentze Elektromekanikoa goi eta erdi mailako ikasleek New Cultures Gunearen seigarren ediziora joateko aukera izan dute. ADEGI-k antolatutako ekitaldi hau Fabrika-n ospatu da, enpresen eraldaketa kulturala lantzeko errendimendu handiko zentroan
New Cultures Gunea enpresa-kultura berriaren aldeko apustua egiten ari diren enpresen eta Lanbide Heziketako azken ikasturteetako ikasleen arteko topagune bilakatu da. Makrotopaketa honetan, etorkizuneko lan egiteko interesgarriak izan daitezkeen enpresa berritzaileak gertutik ezagutzeko aukera izan dute gazteek.
Horrelako ekimenek IMHko ikasleei lan-mundura hurbiltzeko aukera emateaz gain, kultura-eraldaketarekin konprometitutako enpresekin interakzio zuzena sustatzen dute. Bestalde, aukera profesional berrietarako zubiak sortzen dira eta mekanizazioko eta mantentze elektromekanikoko etorkizuneko teknikarien enplegagarritasuna erraztu.
Zalantzarik gabe, jardunaldia esperientzia aberasgarria izan da guztiontzat, ikasle guztiak etengabe eboluzionatzen ari den enpresa-ingurune dinamiko batera hurbilduz.