IMH Portugal Air Summit-en
IMHko Goizalde Santamarina izango da Ponte de Sor - Portugalen ospatuko den topaketa garrantsitsu honetan datozen egunetan.
Jarreren konpetentzien garapenerako aditu bezala, bere hitzaldian industria 4.0n jarrereren konpetentziak duten garrantziaz jardungo du.
PORTUGAL AIR SUMMIT Topaketa honetan aeronautikako enpresa entzutetsuenek parte hartuko dute, besteak beste Lufthansa; EASA; Munich, Frankfurt, Mozambigue-ko aireportuetako zuzendariak; eta sektoreari lotutako giza baliabide eta zuzendariak.
Duela urte batzuk IMHk parte hartzen du bazkide bezala aeronautika eta jarreren garapenaren inguruko proiektuetan. Goizaldek ere azalduko du proiektu hauetan izan dugun esperientziari buruz eta ze aldaketa ematen ari diren enpresetan industria 4.0 dela eta.