IMH Sanlo Euskadiko Txapelketarako bigarren fasean sartu da

2009/02/13 00:00:00 GMT+1
Elgoibarko eskubaloiko kadete neskek iaz Euskadiko txapeldun izatea lortu zuten kadeteak eta aurten ere aukera handiak dituzte apirilaren lehen astean jokatuko den bigarren fasea gainditzeko.

(Informazio iturriak: Sanlo EKT www.sanlo.net eta www.elgoibarren.net)

Euskadiko Txapelketako lehen fasean aurreneko postuan amaitu eta gero, bigarren faserako txartela lortu du IMH Sanlok, kadete nesken eskubaloi taldeak.

Euskadiko Txapelketako lehen fase ezin hobea jokatu dute IMH taldeko neskek. Berdinketa lortu zuten partida bat izan ezik, jokatutako 14 partidetatik denak irabazi dituzte. Gainera, lehen fasean gol gehien sartu dituen taldea izan da: 417 gol sartu dituzte eta 244 gol jaso. Gauzak horrela, konfiantza handiarekin hasiko dute bigarren fasea eta Euskadiko Txapelketaren finalera iristeko aukera asko dituzte. Aurkari gogorrak topatuko dituzte bidean: Aloña Mendi (Oñati) Basauri eta Eharialdea (Gasteiz), besteak beste.