IMH Sanloko neskek maila bikaina irakutsi zuten Valladoliden
2009/05/18
Aste buru zirarragarria bizi izan dute Elgoibarko IMH Sanloko kadete neskek Valladoliden jokatu zen faseko txapelketan: Ostiralean Lizarrako Itxakori eta larunbatean Galiziako Peguformi irabazi ondoren, atzo, maiatzak 17, erabakiorra zen partiduan eta hogei segundu faltan Valladolideko Aula Cultural puntu baten aldearekin aurreratu zen, partidua irabaziz.
IMH Sanlo neskek demaseko maila bikaina irakutsi dute denboraldi osoan eta bigarren urtez segidan Euskadiko txapeldun izatea lortzeaz gain aukera handiak izan dituzte Espainiako finalera iristeko.
ZORIONAK taldeari, entrenatzaile eta arduradunei eta segi horrela Elgoibartarroi ilusioz eta harrotasunez-betetzen!
Valladoliden jokatu zuten IMH Sanlo taldeko partaideak:
- ESTIBALIZ BILBATUA
- MAIALEN INSAUSTI
- AINTZANE ARIZMENDI
- AINHOA AGIRRE
- IZASKUN DE MARCOS
- KRISTINA ARIZMENDIARRIETA
- AMAIA ASTIGARRAGA
- ANE IÑIGUEZ
- MARIA FERREIRO
- ANE URAIN
- AMAIA BELZA
- MAITE BOLLAR
- AINHITZE ETXEBERRIA
- ANE ASTIAZARAN
- GARAZI AYESTA
- GARAZI OSORO
ENTRENATZAILE ETA OFIZIALAK:
- LOREA GABILONDO
- IRATI BOLLAR
- ANTXON ARIZMENDI
- IGOR LIZARRALDE
Info www.sanlo.net ...
Informazio gehiago ...