IMH Sariak, 13. edizioa martxan.

2015/05/26 23:00:00 GMT+1
Ezagutzen al duzu ikasle aipagarririk? Zu izan zaitezke? Eman izena hemen.

Datorren ekainaren 11an diplomekin batera banatuko dira aurtengo edizioko sariak. Ikasle, Eredu Dualeko Ikasle eta Ikasle Elgoibartar Aipagarriekin batera, IMHko Ikasle Ohi Aipagarriena ere aukeratuko dugu.

Pertsonak

Proposatu hemen ikasle ohi aipagarria ekainaren 4 baino lehen. Zu izan zaitezke!

Ekintzailetasuna, berrikuntza, nazioartekotzea, talde-lana..., lan jardun profesionalean balio hauetan nabarmendu diren heziketa zikloetako ikasle ohiei gure esker ona adierazteko baliatu ditugu IMH SARIAK urtetik urtera. Aurten ikasketak amaituko dituzten ikasle aipagarrienak ere saritu nahi ditugu, gure ikurra  eta erreferentzia izango baitira etorkizunean.

Enpresak

Enpresa babesle edo kolaboratzaile izateko: bidali mezua imh[abildua]imh.eus helbidera ekainak 1 baino lehen

Eta urtez-urte, IMHkin elkarlanean diharduten enpresa babesle eta kolaboratzaileei esker antolatzen ditugu Sariak. Dagoeneko badira enpresa talde bat aurtengo ediziora batu direnak. Oraindik garaiz zabiltza zuk ere parte hartu nahi baduzu, izena emateko (bidali mezua imh[abildua]imh.eus helbidera gaian "sariak" adieraziz eta zurekin jarriko gara harremanetan).

Sari-banaketa

  • 2015eko ekainaren 11an arratsaldeko 18.00etan IMHko Alberto Ortueta Areto Nagusian banatuko ditugu sariak diploma banaketarekin batera.


Ikusi hemen IMHko heziketa zikloetako ikasle sarituen lekukotasunak: Amaia Maiztegi, Asier Mendibe, Oier Ramos, Irene Ramos...

SARIAK:

  • Ikasle ohi aipagarria 2015. Ikasle ohi sarituak, bere ibilbide profesional bikainagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
  • Ikasle aipagarria 2015. Ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa-poltsa jasoko du.
  • Ikasturteko eredu Dualeko ikasle aipagarria 2015. Alternantzian ikasi duen ikasle sarituak 500 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
  • Elgoibarko ikasle aipagarria 2015. Ikasle sarituak IMHko enpleguko prestakuntzarako ikastaro bat doan egiteko aukera izango du.