IMH Sariak. 8. edizioa

2010/05/05 23:00:00 GMT+1
IMH Sariak ekainaren 18an banatuko dira Heziketa Zikloetako diploma banaketarekin batera eguerdiko 12.30etan.

Ekitaldian David Urzainqui, Lanbide Heziketako Sailburuordea, Alfredo Etxeberria Elgoibarko Alkatea, Koldo Arandia AFMko Presidentea eta Xabier Ortueta IMHko Presidenteak parte-hartuko dute, eta hainbat enpresetako ordezkari etorriko dira: DANOBAT GROUP, DPH, ETXE-TAR, IBARMIA, ILS, KORTA GROUP, LAIP, MAPFRE, SARIKI...

Sariak:

  • Ikasle ohi aipagarria, aurten barne-ekintzailetasuna eta nazioartekotzeari egokituta
  • Ikasle aipagarria, espediente onena
  • Aipamen berezia, bigarren espediente onena
  • Elgoibarko ikasle aipagarria (berria)


Ekitaldian esker-oneko une bat izango da IMHko irakaslea den Santi Sastre Elgoibartarrari egingo dioguna, ekainean jubilatzen dela eta. (IMH sortu zenetik aritu da irakasle IMHn).

 

IMHk urtero antolatzen ditu IMH Sariak, Lanbide Heziketaren irudia sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko ingurune industrial eta ekoizlean kokatuta egonik, sariek IMHren ikasgela eta taillerretik pasa diren ikasleei aitortza egin nahi die, ibilbide profesional esanguratsua garatzeagatik. Bestalde, urtero IMHko espediente onena duen ikaslea saritzen dugu, eta baita fabrikazio mekaniko arloko ikasle onena.