IMH Sarien 16. edizioa: Proposa ezazu ikasle ohi aipagarria

2018/06/03 23:00:00 GMT+1
Ekainaren 7 arte IKASLE OHI AIPAGARRIA nor izango den proposamenak egiteko epea zabalik dago. Bestalde, aurtengo Ikasle OHI aipagarri, ikasle aipagarri eta elgoibartar ikasle aipagarriekin batera, ikasketetan erronken bidez ibilbide bikaina egin duten ikasle-taldeak aitortuko ditugu.

Ekainaren 14an IMHSarien 16. edizioa ospatuko dugu. Ekainaren 7 arte ikasle ohi aipagarriak proposatzeko epea irekia dago. Gure sektoreko hainbat enpresetan ibilbide profesional bikaina egiten diharduten hainbat ikasle ohi ditugula badakigu: Proposa ezazu bat, aurtengo aitortua izan daiteke eta!

IMH SARIAK enpresa babesle eta laguntzaileei esker antolatzen ditugu urtero, lanbide heziketa prestigiatzeko eta gure ikasle ohi eta ikasleei eskertza adierazteko helburuarekin.

DANOBATGROUP, DENATEK, FAGOR ARRASATE, GRUPOWEC, HOFFMANN GROUP, LANBIDE, PIXEL SISTEMAS, ROYME, SARRALLE, SPRI dira aurtengo enpresa babesleak.

Enpresa kolaboratzaileak dira: AGME, ALCORTA FORGING GROUP, BERKOA, BRONYMEC, CODESYNTAX, DPH, ECENARRO, ENGRANAJES GRINDEL, ETXE-TAR, FAGOR AUTOMATION, GURUTZPE, HARMONIC DRIVE, IBARMIA, ILS, JUARISTI, LAIP, LAUBERMEKA, MANUFACTURAS HEPYC, MAPFRE ERMUA, MAZA, OJMAR, ONA ELECTROEROSIÓN, PAMPO, RICOH, TECNOMECA, TXORIERRI POLITEKNIKOA, URKOTRONIK.