IMH sarien 9. edizioaren eta diploma banaketaren bideoa
ko Zuzendariak.
Sarituak izan ziren:
2011ko ikasle aipagarria: Izaskun Unanue Zarauztarra (1986an jaiotakoa eta aparejadorea), fabrikazio mekanikoko diseinuko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea eta Elgoibarrera etorri berri den AVS enpresan dihardu lanean, lanerako prestakuntza enpresa honetan amaitu ondoren. 800 eurotako ikasketa poltsa jaso zuan sari bezala.
Fabrikazio arloko ikasle aipagarria saria Larraitz Uranga Larrea Azkoitiarrari egokitu zitzaion (1990ean jaiotakoa), Fabrikazio mekanikoaren produkzioko programazioko ikasi eta lan ereduko goi-mailako heziketa zikloko ikaslea. Azken urtean Larraitz IMHko lantegian egon da lanean eta ezaguna da Euskoskillseko eta Spainskills lanbide heziketako olinpiadetan urrezko domina lortu baitu CNC Fresatzeko probetan eta beraz urrian Worldskillsen parte hartuko du. Saria kasu honetan ere saria 800 eurotako ikasketa poltsa izan zen.
Iazko usadioari jarraituz, IMHk Elgoibarko ikasle aipagarriari ere sari berezi bat eman zion, eta Mikel Zubiaurre Elorza izan zen (1991an jaioa), Industri Ekipoen Mantenimenduko goi-mailako heziketa zikloetako ikaslea. Mikelek Udalaren plaka bat jaso zuen Alkatearen eskutik eta IMHk 2011-2012 ikasturtean zehar IMHko elearning ikastaroak doan egiteko aukera emango dio.
2011eko ikasle ohi aipagarria Eleazar Raya Diez Ermuarra izan zen (1979), Soraluce S.Coop.eko Zuzendari Komertziala. Ikasle ohi aipagarriak IMHko eskultura korporatiboa jaso zuen aitortzaren seinale.
IMH Sariak heziketa zikloetako kurtso amaierako diploma banaketa ekitaldian banatu ziren eta Euskoskills eta Spainskills lanbide heziketako olinpiadetan parte hartu duten ikasleei ere aipamen eta zoriontze tarte bat egin zitzaien.
IMH Sariak lanbide
heziketak ikasketen artean merezi duen estatusa aitortzeko
helburuarekin sortu ziren, zalantzarik ez baitago industriaren oinarria
eta erdi-mailako aginte kualifikatuak lortzeko prestakuntza egokia eta
beharrezkoa dela. IMHk urtero antolatzen ditu sari hauek enpresen kolaborazioarekin eta aurtengoak ere bereziki eskertu nahi ditu: Babesle (Danobatgroup, Etxe-Tar, Mapfre, Metal Performers eta Sariki) eta kolaboratzaileak, guztira 20 enpresa.
(*) Eleazar Raya, ikasle ohi saritua
Eleazar (Ermua, 1979) Industri Ekipoen Mantenimenduko Goi-Mailako heziketa zikloa ikasi zuen IMHn 1997-1999 urteetan eta azken urtean Etxe-Tar enpresan egin zituen praktikak. Praktikak amaitu ondoren, IMHen jarraitu zuen Txandakako IMH Ingeniaritza
Ikasten alternantzia Etxe-Tarren eginez. Atzerriko misioa (atzerriko
lan egonaldia) Frantzian egin zuen eta ikasketak amaitzean Etxe-Tarreko
Prozesuen ingeniari bezala jarraitu zuen lanean. 2006an Soraluce E.Koop.en hasi zen lanean eta egun zuzendari komertziala da enpresa berean.