IMH Sarien II Edizioa, martxoaren 30ean
Enpresa fundatzaileek, IMHkin elkarlanean diharduten enpresek eta baita IMHko irakasle, langile eta zuzendaritzak aurkeztu ahal izango dute hautagaiak. Hautagaiak aurkezteko epea joan den martxoaren 16an amaitu zen.
Ikastetxeko zuzendaritza eta irakaslek osatutako talde batek eratuko du epaimahaia, aurkeztutako hautagaien profil, gorespen eta bere kasuan, lan garapena aztertzeko.
Sariak banatzeko ekitaldia martxoaren 30ean izango da, 12.30etan, IMHko Areto Nagusian eta bertan, ikastetxeko ikasle, irakasle, langile eta zuzendaritzaz gain, enpresetako instruktore eta AFMko Zuzendaritzak parte hartuko dute.
II Edizioaren babesleak DANOBAT TALDEA, ETXE-TAR S.A., JL FRENCH ANSOLA S.A., INTZA S.A. eta ONA ELECTROEROSION S.A. enpresak digutu eta kolaboratzaileak Burni Mecanizados, S.A., C.I.Grandes Mecanizados-Gurutzpe, Engranajes Grindel, S.A.L., Fagor Ederlan, E.Koop., Gaindu,S.A, Glual Hidraulica, S.A, Grumal, Industrias Agme, S.A., Industrias Alga,S.A, Industrias Metala, S.L., Kondia, Sammic, S.L., T.M.Norma, S.A. Makina Erremintaren Institutuak bere esker ona adierazi nahi die guztiei.
IMH Sariak...
Ikasle ohi aipagarria.
2003-2004ko ikaslea.
Fabrikazio Arloko ikaslea, 2003-2004 ikasturtea.
- Ikasle ohi sarituak, bere iharduera profesionalaren esker onagatik, IMHko eskultura korporatiboa jasoko du.
- Ikasle sarituak 1.200 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.
- Fabrikazio Mekanikoko ikasle sarituak 1.200 eurotako ikasketa poltsa jasoko du.