IMH taldea EuskoSkills 2021 lanbide heziketako txapelketan

2021/10/22 10:35:00 GMT+1
IMHko 5 ikaslek parte hartuko dute FICOBAn egingo diren Eusko Skills 2021 CNC Fresaketa, Mekatronika eta CAD Diseinu Industrialeko probetan.

2021/10/22

Zorionak EuskoSkills2021 txapelketan parte hartu duzuen ikasle, irakasle eta tutoreei!

Ander, Idoia, Maialen, Iker eta Jokin, itzela izan da zuek "akzioan" ikustea, buru-belarri, esperientzia ahaztezina bueltan dakarkizuena!

Txapelketan parte hartzeko prest egon izana, zuen gogoa eta egindako ahalegina bada adierazle bikaina!

Ander eta Jokin, zorion bikoitza ere zuentzat, CAD-diseinuan eta FRESAKETA proban lortutako puntuek brontzezko domina lortzeko aukera eman dizuelako!

Aupa gazteak, segi fin!
 
  • Ikusi hemen argazkiak
  • Ikusi Barren-ek Idoia, Maialen eta Anderri egindako elkarrizketa (Barren Aldizkaria  azaroak 5, 1221 alea, 14-15 orrialdeak)
 
Ikusi hemen sailkapen orokorra
 
 

2021/10/15

 
Urriaren 19-20-21ean burutu da Eusko Skills 2021 txapelketa Irungo FICOBAn. 19an inaugurazioa egin zen, 20 eta 21ean probak eta 21 atsaldean sari banaketa.
 
Guztira 19 skills mota ikusi ahal izan dira, euskal erkidegoko hainbat ikasle beraien trebeziaren erakustaldia egiten!
 
IMHtik txangoa antolatu zen, gure goi-mailako zikloetako 1. kurtsoko ikasleek probak ikus zitzaten, eta bide batez bere ikaskideak animatzeko!
 
Eta... Nortzuk dira IMHtik parte hartzera joango diren ikasle-irakasleak? Hemen dituzue:
 

Skill Mekatronika

Ikasleak: Idoia Royo (Zarautz) eta Maialen Gorostidi (Aia)
Tutorea : Paco Navarro

Skill Fresaketa CNC

Ikasleak: Iker Zubeltzu Zinkunegi (Zarautz) / Jokin Andorregi Alonso (Orio)
Tutorea: Oinatz Gurtubai
Probaren koordinatzailea: Joseba Astorkiza

Skill CAD Diseinu Industriala

Ikaslea: Ander Torquemada (Elgoibar)
Tutorea: Josean Erostarbe
 
 
Aipatzekoa da IMHko ikasleek presentzia eta emaitza bikainak lortu izan dituztela Skills "lanbide heziketako olinpiada" hauetan parte hartu izan duten bakoitzean.
Gogoratuko ditugu, esate baterako Fabrikazioko modalitatean Larraitz Urangak (2011), Jon Lapeirak (2015) eta Jon Peñak (2018) lortu zituztela urrezko dominak Euskoskills eta Spainskillsetan, eta Worldskillsen-etara iristeraino, Asier Iraetak (2011) Mekatronikako modalitatean zilarrezkoa lortu zuela Spainskillsetan ....
 
Idoia, Maialen, Iker, Jokin eta Ander, zorionak egindako lanagatik!