IMHk Asmaola zentru berritzailea bultzatuko du
Proiektu berritzaile, praktiko, epe motzeko eta aurrekontu mugatudunetan enpresa txikiari laguntzeko, eta enpresa, zentru teknologiko eta unibertsitateekin elkarlanean aritzeko bokazioarekin, balio erantsi bakana eskaintzen du ASMAOLA proiektuak, zeren eta IMHrekin duen gertutasunari esker, enpresentzat lanean jarduteagatik Elgoibarko Institutuak prestakuntzaren bidez lortzen duen ezagutzaren ekarpena egingo baitio industriari.
Kutxak, Gizarte Ekintzaren bidez, ete (enpresa txiki eta ertain) industrialen lehiakortasuna handitzeko berrikuntza eta teknologia-transferentziaren zentru berritzaile honen sorreran lagunduko du 500.000 eurorekin. ASMAOLA Zentruak nabaria den hutsunea beteko du, zentru teknologikoek laguntzeko beste neurririk ez duten kasuetan, enpresa txiki eta ertainei prozesuak hobetzeko aukera eskainiz. Hau da, Kutxak eta Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuak sinatu duten hitzarmenean adierazten den bezala, industriaren berrikuntza sustatzeko proiektua da.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutua 1989an sortu zen makina erreminta sektoreko enpresa eta profesionalak teknikoki gaitzeko funtzioarekin, eta AFMk darama honen lehendakaritza. Espainiako Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteak, eskakitzun tekniko handia duen sektoreko pertsonen prestakuntza beharreki erantzuteko, enpresa bazkidetuekin eta hainbat erakunderekin batera sustatu zuen IMHren sorrera. Sektorearentzat sortutako prestakuntza teknikorako berariazko zentrua eta egun nazioarte mailan erreferente da IMH, dituen baliabide tekniko eta giza baliabideei esker.
ASMAOLA proiektuan IMHrekin batera elkarlanean dihardute Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Elgoibarko Udala, AFM, Adegi eta Debegesa.