IMHk bere kasua azaldu du Kanarietan
2012/03/28 00:00:00 GMT+2
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/imhk-bere-kasua-azaldu-du-kanarietan/@@images/f20ba354-9175-4fe8-bbba-6e00304b8d6f.jpeg)
Incress-IMHk LHEnpresa proiektuko “Enpresa eta LHren artean zubiak eraikitzen” jardunaldian parte hartu zuen
Incress-IMHk
enpresarekin duen harremana eta eskaintzen dien zerbitzuen inguruko
esperientzia partekatu zuen Kanarietako Las Palmas de Gran
Canarias-eko IES Felo Monzón Grau Bassas ikastetxean, martxoaren
14-15ean LHEnpresa proiektuak
antolatutako jardunaldian.
IMHk azpimarratu zuen Lanbide Heziketako ikastetxeen zereginaren garrantzia, eta bereziki Lan Prestakuntzaren tutoreena, enpresen prestakuntza beharren identifikazioari dagokionean, eta tutoreek lan hauek gauzatzeko dituzten beharretan.