IMHko ikasleek China Skills 2014 Nazioarteko Topaketan parte hartzen dihardute
Paco Navarro Irakaslea eta mekatronikako Iñigo Zinkunegi Lete eta Jon Burgoa Urrutia ikaslez osatutako IMHko taldeak Txinako Gobernuak sustatutako "China Skills - 2014 National Vocational Students Skills Competition" erakustaldian parte hartzen dihardute ekainaren azken astean Tianjin hiriburuan. IMHko taldeak Espainia/Euskal Herria ordezkatzen du ekitaldi honetan. Beste herrialde parte hartzaileak dira Txina, Tailandia, Alemania, Hego Korea, Laos, Singapur, Tanzania.
Erakusketa honetan Lanbide Heziketako ikasleek arlo industrialeko hainbat proba egiten dituzte. IMHko ordezkaritzaren kasuan produkzioko eta automatikako lerro baten instalazioa egiten dihardute.
Erakusketa hau urtero egiten da ZDVTI ikastetxean (Tianjin Sino-German Vocational Technical College). Zentru honek IMHrekin kolaboratzen du eta martxoan sinatu zen akordioa dela eta. Akordioari esker ZDVTI ikasleek fabrikazio mekanikoko ikasketak egin eta Espainiako titulu homologatua lortuko dute.
ZDVTI (sortu zenean AFZ izena zuen) Txinan zentru erreferentea da (9.500 ikasle). ZDVTIk berak antolatzen du erakustaldi hau China Skills erakundearekin batera, eta ZDVTIk gonbidatu du IMHko ordezkaritza erakusketan parte hartzera.