IMHk HEGAN ordezkatuko du TEDUNET proiektuan
TEDUNET proposamena, “Technological Education Network in Aeronautics and Air Transport”, Europako sektore aeronautiko eta aeroespazialaren diagnostikoa egitea izango da, enpresen behar konpetentzialak eta ingeniaritzako unibertsitateen eskaintza kontutan hartuz, hurrengo urteetan gaitasun hauek nolakoak izan beharko liratekeen aztertuz, egungo eta etorkizuneko enpresen beharrak egokitzeko.
Makina Erremintaren Institutuaren eta HEGAN Euskal Herriko Aeronautika eta Espazio Clusterraren arteko elkarlan hitzarmenarekin finkatu da proposamen honetan lanean arituko den parte hartze euskalduna. IMHrentzat hitzarmen hau aliantza berri bat da sektoreko enpresekin harremanak erraztuko dizkiona etorkizuneko proiektuen emaitzei begira, eta honez gain, emaitzak ere aplikatu ahal izango ditu egun eskaintzen duen Txandakako Ingeniaritzan.