IMHk ikasi eta lan alternantziako Hezibi programaren 2. edizioa abiatu du

2013/05/21 23:00:00 GMT+1
18 ikasle kontratatu eta 11 enpresa parte hartzaile dituen programa honen harrera ona ikusita, IMHk bigarren edizioa abiatuko du ekainaren 14tik aurrera 20 kontratu berrirekin.

Datorren maiatzaren 27an enpresa interesatuekin proiektuak aurkezteko epea amaituko da eta ekainaren 14rako dagokion kontratuak adostu beharko dira, ikasle-langileen hautaketa prozesuak amaitu ondoren.

2012/2013 ikasturtean IMHk abian jarri du ikasi eta lan HEZIBI esperientziaFabrikazio Mekanikoko Diseinua”, “Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa” eta “Mekatronika Industriala ” goi-mailako heziketa zikloetan. 18 ikasle eta 11 enpresarekin, Hezibi programan ikasle kopuru gehien izan dituen ikastetxea izan da.

IMHk esperientzia zabala du alternantziako programetan, 1996tik Ingeniaritza Dualaren eskaintzarekin eta sustatzaile eta parte hartzaile izan zen Lanbide Heziketako Ikasi eta Lan Programarekin; azken honekin hiru ikasle-langile promozio izanik ( 2008-2011).

HEZIBI prestakuntza ikastetxean eta enpresan garatzen den ikasi eta irakatsi prozesua Goi Mailako Zikloetan ezartzea da.

Hezkuntza programa ikastetxe, enpresa eta ikasle parte hartzaileen arteko akordio batean islatzen da. (Zikloa, prestakuntza osagarria, denboren banaketa, tutoretzak, ebaluazio irizpideak, etab.

Prestakuntza programa ikastetxeak diseinatzen du, enpresarekin elkarlanean eta 16 eta 30 urteren arteko gazteei zuzenduta dago, ahal dela LHren goi mailako bigarren urtean matrikulatutakoei.

Lan jarduera urte beteko iraupena duen prestakuntza eta ikasketa kontratuan oinarritzen da. Ikasleak Lanbiden eman behar du izena eta Lantokietako Heziketatik salbuetsita egon beharko du.

HEZIBIk abantailak eta betebeharrak dakartza 3 alderdientzat: ikasle, enpresa eta ikastetxe. Ikaslearentzat lan kontratua sinatzea suposatzen du, enpresan sartu zeinen ikuspegi orokorra hartuko duen, eta bultzada bat da bere auto afirmazio eta heldutasunarentzat. Haiez gain, ikasleak jarraipen pertsonala izango du enpresako tutore eta IMHko tutorearen eskutik.

Enpresak ikasle-langilearen ezagutza ona izango du, etorkizunean enpresan jarraituko duen erabakitzeko, hautaketa eta iragarki prozesuak sahiestuz; aurre-kudeaketa balia dezake, lan postu jakin batzuetan. (erretiroak, inbertsio berriak, produktu berriak, promozioak...). Enpresen beharrei egokitutako  etorkizuneko teknikariaren prestakuntza eta garapenean eragiten du, lotura eta konpromiso handiagoa ematen baita.

HEZIBIk subentzioak ditu enpresentzat; 2.000€ko tutoretza ikasle/urteko , eta kontratuak  Gizarte Segurantzako enpresa-kuoten eta langileen kuoten %100eko kotizazio-murrizketak ditu.

IMHk enpresekin egin duen ebaluazioak esan digu enpresak gustora daudela lortzen ari diren emaitzekin. Hezibik enpresan lanean ikasteko erritmo egokia duela ikusi dute. Jasotako lekukoen artean aipa daitezke: “Ikasle pertsona eta langile bezala ezagutzeko aukera ematen digu, bere jarrerak”; “Ikaslea pixkana autonomoki lan egiten ikasten du eta lan taldean aritzen ere”; "Ikasleak jarrera ona badu, aurrerapena eta emaitzak ziurrak dira. Gure kasuan horrela da eta gustora gaude”.

Ikasleen aldeko ebaluazioa ere positiboa da eta baieztatu egiten du Europako herrialde erreferenteetan aspaldian erabiltzen duten eredu aitortua den balioa. Haien iritziz:  “Aldi berean ikasi eta lan egiteak nire denboraren antolaketa zehatza egitera behartzen nau, ardurak hartzera eta heldutasuna ematen du horrek”;  “Ikastetxeak ikasten denaz gain, enpresan gauza gehiago ikasten dira eta honela zure ezagutza biderkatzen duzu”; ““Ohiko sisteman baino azkarrago ikasten duzu, eta esperientzia eta soldata lortzen duzu”; “Enpresako tutorearekin duzun gertutasunak konfiantza ematen dizu eta zure lanaren jarraipen pertsonalizatua lortzen duzu”.

 

HEZIBIren lehen promozioa prest...