IMHk Magnet-Erakarri proiektu pilotuan parte hartuko
Argazkia: Jabi Leon (Noticias de Gipuzkoa) / Nerea Gorostiza eta Roberto Altzerreka, Elgoibarko Herri Eskolan eta IMHn Magnet Erakarri proietkua koordinatuko duten arduradunak
MAGNET proiektua joan den 70eko hamarkadan jaio zen Amerikan, ikastetxeetan metodologia berritzaileak ezartzeko helburu nagusiarekin. Duela bost urte baino zertxobait gehiago hasi zen ezartzen Katalunian. Orain, Euskadira etorri da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eskutik, eta lau ikastetxe aukeratu ditu esperientzia pilotu gisa garatzeko.
Angel Ganivet eta Barrutia Herri Ikastetxe arabarrak, Basurtu Eskola bizkaitarra eta Elgoibarko Herri Eskola gipuzkoarra izango dira MAGNET ERAKARRI proiektu pilotua egingo duten ikastetxeak. Elgoibarko Herri Eskolak IMH aukeratu du, erreferentziazko erakunde gisa, proiektua elkarrekin gauzatzeko.
Herri Eskola - IMH elkarlan hori Zientzia eta Teknologia alorrean gauzatuko da. Ildo honetan, zientzia eta teknologiarako bokazioa sustatuko dute, eta zientzia, teknologia, matematika eta ingeniaritza gaiak uztartuz, oinarrizko eta zeharkako konpetentziak garatuko dituzte.
Informazio gehiago...