IMHk parte hartu du China World Skills Competition jardunaldietan
2016/06/05 23:00:00 GMT+1
Tianjingo ikastetxean teknikari lanean diharduen IMHko ordezkariak esperientzia Dualari eta Ethazi Etekin Handiko metodologia kolaboratzailearen inguruan jardun du.
Maiatzaren lehen aste buruan Pablo Mariñok, IMHren ordezkari gisa, parte hartu zuen Tianjingo Teknologia Aurreratuaren Txinar-Alemaniar Unibertsitatearen "China World Skill Competition" jardunaldietan.
Lehiaketan zehar Pablok bi aurkezpen egin zituen, bata hainbat ikastetxe txinatarren ordezkarientzat, eta bestea Txinar-Alemaniar Unibertsitateko irakasleentzat. Aukezpenak IMHren esperientzia Dualari buruzkoak eta Ethazi Etekin Handiko programan lantzen den metodologia aktibo-kolaboratzailearen inguruan izan ziren.
Azkenik, Natxo Artamendi eta Pablo Mariñok parte hartu zuten itxiera eta sari banaketa ekitaldietan.