IMHk tailerreko makinak euskaratu ditu
Goazen egitasmoa euskararen erabilera suspertzeko abiatu zuen Makina Erremintaren Institutuak 2003 urtean. 2005 urteko kudeaketa planean, IMHra etortzen diren ikasle zein langileen formazioa euskaraz osoki garatu ahal izateko, tailerrean dauden makinak euskaratzea aurreikusi zen. Horretarako, makinen kontrolak egiten dituzten FAGOR enpresarekin harremanetan jarri eta Fagor Kontrolarekin funtzionatzen duten makinen interfaza egokitu egin da. Beraz, euskara sustatzeko ahaleginean IMHko produkzioko 11 makinak azken belaunaliko interfaza izango dute eta gainera 5 hizkuntzatan erabili ahal izango dira: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta alemana, alegia.