IMHko “Ikasi eta lan” lehen promozioaren amaiera

2010/05/24 23:00:00 GMT+1
Muntaiko ikasleek 3. mailako proiektua azaldu dute enpresen aurrean
2007 urtean abiatu genuen “Ikasi eta Lan” eredua (*) lanbide heziketako 4 ikastetxe publikoetan, Elgoibarko IMHn Hezkuntza eta Industria Sailek enpresa-ordezkaritza batekin egindako hausnarketaren ondoren. Krisialdiaren aurretik enpresek langile kualifikatuen premia handia zuten eta bestalde, 2010ean jubilazio kopuru esanguratsuak direla eta ordezkapen tasa 0,6koa dela ikusita, Eusko Jaurlaritzak promozio esperimentala abiatzea erabaki zuen.

 

 

Hiru urte pasa ondoren, IMHko “ikasi eta lan” taldeek ekainaren 18an jasoko dituzte diplomak beste ikaskideekin batera. Ekitaldiaren aurretik "ikasi eta lan" industri ekipoen muntaiko 3.mailako 13 ikasleek maiatzaren 18an hiru urte hauetan egin duten ibilbidea azaldu, azken urteko proiektuak aurkeztu eta IMHko tailerrean makina baten muntaiaren demostrazio praktikoa egin zuten enpresen ordezkarien aurrean.

 

Krisiak ekarritako zailtasunak izan arren, ikasle, enpresa eta IMHko arduradunek balorazio positiboa egin dute. Etorkizunera begira, hobekuntzak aztertu dira eta IMHk aurerra jarraituko du eredu honen aplikagarritasunaren alde apostua eginez, baldintza egokiak aurkituz gero

.

 

(*) Gogoratu IMHn “ikasi eta lan” eredua goi-mailako fabrikazio eta muntaiko heziketa-zikloetan aplikatu dela 2 promoziotan (2007 eta 2008an abiatu ziren) eta hiru urtez goizez ikasten jardun dute eta arratsaldez lanean enpresetan, jardunaldi-erdiko ordaindutako langile bezala. Ikasle hauek “POI proiektuetan oinarritutako ikaskuntza” metodologia erabili dute prestakuntzan, IMHk 2005an abiatu zuen metodologia berritzailea jarraituz.

Informazio gehiago

...