IMHko Aintzane Condek ONA gazte ikertzaileentzako saria jaso du ISEM XIX Kongresuan
Aste honetan Bilbon ospatu den ISEM XIX Nazioarteko Kongresuan IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakaslea den Aintzane Condek wire-lag-aren neurri esperimentalari buruzko hitzaldia aurkeztu zuen, elektrohigaduraren inguruan. Aintzaneren hitzaldia José Antonio Sanchez UPV/EHU-ko katedradunak zuzentzen duen tesian oinarrituta dago. Kongresuan Xabier Maidagan Doktorea omendu dute sektoreari lotutako bere ibilbidea dela eta.
Kongresu honetan ONA Sariak banatzen dira doktorego ikasle diren gazte ikertzaileentzat. Aurtengo sarietako bat Aintzane Condek aurkeztutako posterrari egokitu zaio. Posterra interaktiboa da, non led argien bidez prozesua azaltzen den. ZORIONAK Aintzane!