IMHko Diseinuko heziketa zikloetako ikasleak Huescan
Etekin Handiko Zikloak lantzen dituzten 5 ikastetxeetako ikasle eta irakasleek 3 egunetako egonaldia egin dute Huescako Ligüerre de Cinca herrian joan den astean: guztira IMH, Tolosaldea, Miguel Altuna, Virgen del Camino (Iruñea), Pirámide (Huesca) Institutuetako 100 ikasle. IMHren kasuan Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko lehen mailako 14 ikasle eta 3 irakaslek parte hartu dute.
Huescako Gorputz eta kirol ekintzen sustapeneko zikloko ikasleek antolatu dizkiete besteei hainbat jarduera. Hortaz ekintzetan oinarritutako ikasketa kolaboratiboa landu dute, hau da, talde lanean erronka baten garapenarekin erlazionatutako ekintzak. Egonaldi honen helburua, zeharkako konpetentziak (talde lana, iniziatiba, inplikazioa) lantzea izan da. Pirineotako ingurune eder haretan rafting, arroila edo kanoen jaitsiera gozatzeko aukera ere izan dute.
Jarduera hau Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketa Sailburuordetzak bultzatzen duten Etekin Handiko Zikloen proiektuaren barruan kokatzen da, eta Espainako Hezkuntza Ministerioaren diru laguntzaren babesa du.