IMHko erdi eta goi mailako ikasleek drogei buruzko prestakuntza jaso dute Proyecto Hombre eta AGIPADen eskutik.

2024/10/29 09:36:59 GMT+1

IMH Lanbide Heziketan, ikasleen prestakuntza teknikoaz gain, haien garapen pertsonala eta ingurunearekiko konpromisoa sustatzea dugu helburu. Testuinguru horretan kokatzen da ikasleek duela gutxi Proyecto Hombre eta AGIPAD erakundeen eskutik drogei buruz jaso duten prestakuntza. Saio hauek ikasleak substantzien kontsumoari lotutako arriskuez sentsibilizatzeko eta prebentzioaren garrantziaz jabetzeko aukera eman dute.

Ikuspegi horren barruan, Balioak 4.0 programa nabarmentzen da. Programa honek, ikasleak errespetua, elkartasuna eta erantzukizuna bezalako balioetan hezitzea du helburu, garapen teknikoarekin batera garapen pertsonala eta soziala sustatuz. Izan ere, honelako prestakuntzek, beren izaera garatzea eta gizarte-aldaketa positibo baten eragile bihurtzea ahalbidetzen die. Gaitasun horiek landuta, etorkizun hobea, iraunkorragoa eta gizatiarragoa izatea posible dela uler dezaten lortu nahi da.

Saio hauek baliogarriak izan dira ikasleek substantzien kontsumoarekin lotutako arriskuei buruzko informazioa jasotzeko eta kontsumoaren ondorioak ulertzeko. Horrela, hainbat trebetasun eta ezagutza praktiko eskuratzen dituzte, kontsumoari aurre egiteko jarrera arduratsua izateko. Saioen helburu nagusienetako bat, drogak kontsumitzera bultzatzen dituzten arrisku-faktoreak identifikatzen laguntzea da, bai eta presio sozialari aurre egiteko estrategiak eskaintzea ere, egoera arriskutsuei modu egokian erantzuteko gaitasuna garatu dezaten.

IMHn profesional trebeen eta herritar kontzienteen prestakuntzarekin konprometituta gaude, etorkizuneko erronkei etikaz eta erantzukizunez aurre egiteko prest.