IMHko hizkuntzen kudeaketa
IMH GOAZEN euskara plana 2003-2008: BIDEOA
Ekitaldia Elgoibarko Udaletxeko Pleno Aretoan burutu zen maiatzaren 25ean eta parte hartu zuten Alfredo Etxeberria, Elgoibarko Alkateak, Jon Peli Uriguen, Euskara Batzorde Buruak, Joxean Egaña, IMHko Zuzendariak, Edurne Bilbao Komunikazio arduraduna eta Euskara Koordinatzaileak eta Isusko Diez, Ahize-AEK-ko hizkuntzen kudeaketarako teknikariak.
Sinatutako hitzarmenari esker Elgoibarko Udalak IMHri 2009rako 3.000 euro emango dizkio, Goazen proiektuaren jarduera finantzatzeko, non helburu nagusitzat dituen IMHn euskararen erabilera sustatzea eta Makina Erremintaren sektorean eragitea, euskararen erabilera sustatzeko urratsak emanez (30+10 mintegia, ...)
Joxean Egañak Udalari eskerrak emateaz gain adierazi zuen ezinbestekoa dela hizkuntzen kudeaketa egokia egitea, gai hauek profesionalki aurrera eraman ahal izateko.
Edurne Bilbaok IMHko Goazenen 5 urteko ibilbidea azaltzeko bideoa aurkeztu zuen eta eskerrak eman bideoa egiten lagundu digun Ana Etxaburu “Giza Zientziak:komunikazioa HUCO” ikasten diharduen kolaboratzaileari.
2003-2008 urteetako mugarri nagusiak:
-
Lan hizkuntza 5 urte ondoren: orokorrean %47k euskaraz ahoz (2003an %32) eta %28 euskaraz idatziz. %69 ahoz euskaldunen artean (2003an %41,5)
-
Zerbitzu hizkuntza euskaraz:
-
2003an 8.000 ordu (%23,8) IMHko ordu guztiak 33.548
-
2008an 9.175 ordu (%25,2) IMHko ordu guztiak 36.340.
-
-
Lankideen parte-hartzea eta zuzendaritzaren inplikazioa
-
HPS, GFA, Elgoibarko Udalarekin harreman emankorrak.
-
Euskararen presentzia zerbitzu atal guztietan (bakoitzak bere mailan): Ziklo, Ingeniaritza, Iraunkorra, Ekinberri proiektuak, Incress
-
2008 Zilarrezko Bikain lortuta
-
Lantegiko makinak: 53 makinatik %77k irizpideak bete.
-
Euskalduntze eskoletan: (25 pertsona) 71 ikasle/ 26 talde / 1.958 ordu
-
Hizkuntzak Kudeatzeko Sistema: onartuta, indarrean eta 2008an zehar aurkeztuta talde eta prozesuetan,
-
30+10 Mintegia 3. urtez, jendez arrakastatsuena. (19 hizlari – 115 entzule)
-
Aldi bereko itzulpena: 20 ekitalditan
2009tik aurrera:
-
Bikain ziurtagiria landu (hobetzeko arloak hobetu ) eta Bai Euskarari (Ingeniaritza) lortu, etorkizunean urrezkoa lortzeari begira.
-
Hasierako Lanbide Heziketa eta Ingeniaritzan talde mistoak eta Eleaniztasun proiektua
-
HKS Sistematizatu eta erakundetu.
-
Langileen behar eta nahiak landu: pertsonengana hurbildu. Motibatu eta lagundu. Lanpostuko trebakuntza euskaraz
-
30+10 4. mintegia
-
Euskararen lan komertziala indartzeko proiektuak bukatu edota garatu: merkatu azterketa, 160 proiektua.
-
Hizkuntza ohituretan eragiteko proiektua/ekintzak landu.
-
Goazen planari txekeoa egin eta aurrera begirako lan ildoak landu.
KRONOGRAMA
-
2003. Euskara sustatzeko plana proiektu bezala proposatu hizkuntza aholkularitzarekin (Ahize-AEK) eta Zuzendaritzak onartu
-
2004. IMHko kudeaketa planean txertatu Goazen euskara proiektuko helburuak (prozesu guztietan eta helburu nagusietan).
-
2004. Hitzarmena sinatu Elgoibarko Udalarekin.
-
2004. Iraunkorreko eta Hasierako irakasleak ikastaroak emateko euskaraz trebatu. (aurrez euskara ikasteko irizpideak ezarri eta onartu).
-
2004. Ezagutzaren Klusterreko Euskara bilgunean parte hartu eta IMH kasua azaldu
-
2004. Bat aldizkarian Goazen abiatzeari buruzko artikulua.
-
2005. IMHko Hizkuntza politikari buruzko gogoeta kanpo-barruko eragileekin.
-
2005. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harreman sendotzea: lehen diru laguntza.
-
2005. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika Sailburuordetzak dekretua egokitu eta Fundazioentzat lehen laguntzetan sartu.
-
2005. Ulibarri programan sartu eta ikasle baten liberazioa (asteko 6 ordu)
-
2005. Enpresei lehen galdetegi orokorra, iraunkorreko ikastaroak euskaraz jasotzeko interesa ezagutzeko.
-
2005. Worfast ikastaroa, itzulpen memoriak eta glosategi teknikoa eratzeko abiatu.
-
2005. Lankideen arteko ahozkolore (mintza-laguna)
-
2005. Bat aldizkarian Goazeni buruzko 2. artikulua (planaren inplantazioari buruz)
-
2005. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema sortzeko lehen urratsak.
-
2005. Ingeniaritza Eskolan eskolak euskaraz abiatzeko lehen urratsak, 2. adarra sortzeko.
-
2006. Hizkuntza Politika zuzendaritzak onartu.
-
2006. Makinak euskaraz (Fagor cnc-en interfaza, makinen eskuliburuak, kanpoko txartelak.)
-
2006. Garatuko (7tik) 3 ikastaro euskaraz
-
2006. Incress: diagnostikoak euskaraz egiten hasi
-
2006. IMHk HPSrekin protokoloa sinatu.
-
2006. Lehen 30+10 mintegia
-
2007. Hizkuntza Politika berria (IMHko orokorrean uztartuta)
-
2007. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema osatu, onartu
-
2007. Bikain pilotuan parte hartzaile
-
2007. Eskaripeko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz
-
2008. Bikain zilarra
-
2008. Katalogoko (LHI) lehen ikastaroa euskaraz
-
2008. Hizkuntzen Kudeaketa Sistema lankideei aurkeztu
-
2008. Goazen azpiproiektuak garatu: merkatu azterketa (GFA, EHU) eta erakundeen eraldaketa EGB-IVO (EHU) abiatu. 160 enpresen proiektuko lehen urratsak.
-
2009. Katalogoko LHI 2 ikastaro euskaraz
-
2009. Soliolinguistika Klusterrak 2008ko 2 kasu argitaratu ditu: IMH eta Bergarako Udala