IMHko ikasle ohiek belaunaldi berriekin partekatzen dituzte beren arrakasta- eta ikaskuntza-istorioak

2024/11/27 16:04:34 GMT+1

IMHko Lanbide Heziketako Eskolan hiru ikasle ohiren bisita jaso dugu. Ikasle izatetik hasi, bakoitzak bere ibilbidea garatu, eta berriro bueltatu dira, egungo egoera azaltzeko eta gure goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleekin partekatzeko.

Hitzaldi hauek Enplegagarritasunerako Ibilbide Pertsonala I moduluko parte dira, eta helburua ikasleei inspirazioa ematea eta hainbat arlotako bide profesionalen inguruan hausnartzea da. 

Hiru ikasle ohi, hiru istorio desberdin:

 

1. Prebentzioaren eta superazio pertsonalaren garrantzia.

Andima Berasaluce Mekatronika Industriala zikloko ikasleekin izan da. Mantentze-lanetako teknikari gisa urte batzuk lan egin ondoren, lan-istripu bat izan zuen, eta lanbidean jarduteko ezgaituta gelditu zen. Bere esperientziatik, lan-arriskuen prebentzioaren eta etengabeko prestakuntzaren garrantzia azpimarratu du.

Andimak erdi- eta goi-mailako tituluak lortu zituen, lanbide-gaitasunak aitortuz eta modulu osagarriak eginez. Bere lekukotasunak erresilientziaren eta esparru profesionalera egokitzeko gaitasunaren adibide argia eskaini du.

 
2. Enpresa bati ekitea eta hura gidatzea
Jon Larrañagak, bere aldetik, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazio zikloko ikasleak bisitatu ditu. IMHn goi mailako ikasketak amaitu ondoren, ingeniaritza gradua burutu zuen. Denborarekin, enpresa bateko zuzendaritza hartu zuen bazkideek erretiroa hartu ondoren, eta gaur egun negozioaren buru da ekintzaile gisa.
Bere hitzaldian, Jonek enpresa-kudeaketaren erronkak eta lorpenak partekatu ditu, eta ikasleak ekintzailetza aukera bideragarritzat hartzera animatu ditu.
 
3. Berrikuntza eta ekintzailetza fabrikazio aditiboan
Azken hitzaldia Igor Carracedok egin du, Lanbide Heziketako Fabrikazio Aditiboko Espezializazioan eta Fabrikazio Mekanikoko Diseinuan ari diren ikasleei zuzenduta. Igorrek mekanizatuko erdi- eta goi-mailako zikloak egin ondoren, fabrikazio aditiboko espezializazioa burutu zuen IMH-n. Gaur egun, mekanizazio-teknikari gisa egiten duen lana fabrikazio aditiboko bere negozioaren kudeaketarekin uztartzen du. Arte- eta dekorazio-piezak sortzen ditu, eta hauek Madril, Italia eta Grezia bezalako hirietako galerietan ikusgai jarri eta saltzen ditu.
 
Hitzaldi honetan, ekintzaileentzako eskuragarri dauden laguntzak azaldu ditu, baita hasierako zailtasunak eta bere sektorean enplegua lortzeko egin beharreko urratsak ere. Diskurtsoak, teknologia berriak esploratzeko eta merkatu berritzaileetan aukerak bilatzeko aukera eskaini du.
 

 

Inspirazio-iturri 
Bisita h
auek funtsezkoak izan dira IMHko ikasleek prestakuntza jaso ondoren izan ditzaketen ibilbide profesional anitzak uler ditzaten. Andima Berasaluce, Igor Larrañaga eta Igor Carracedoren istorioek mezu argia utzi dute: prestakuntza, prebentzioa, ahalegina eta egokitzeko gaitasuna funtsezko zutabeak dira arrakasta profesionala lortzeko.


IMHk eskerrak ematen dizkie ikasle ohiei beren esperientziak partekatzeagatik eta etorkizuneko belaunaldien garapenean laguntzeagatik.