IMHko ikasleek Kutxa Fundazioko sariak jaso dituzte

2017/12/18 00:00:00 GMT+1
Gipuzkoako Unibertsitate eta Lanbide Heziketako Zentroetako espediente bikaindun 102 ikasle saritu dituzte.

2016-2017 ikasturtean amaitutako ikasleentzako antolatutako Ikasketa Amaierako Kutxa Sariak banatu dira abenduaren 18an. Ekitaldian ere parte hartu du Cristina Uriarte Sailburuak.

Kutxak 1977an hasi eta urtero banatzen dituen sari hauek, dagokion arloan espediente akademikorik onena lortzeko ikasleek egindako esfortzua eta lana saritzeko sortuak dira.

102 ikaslek (48 neska eta 54 mutil) jaso dituzte Ikasketa Amaierako Sariak; hauen artean IMHko hiru ikasle izan ditugu:

  • Jon Peña Aranguren, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioko ziklo DUALekoa eta egun Talleres Aiben lanean.
  • Amets Aramberri Otegui, Mekatronika industrialeko ziklo DUALekoa eta egun GKN-en lanean.
  • Eñaut Salegi Aranberri, Mekatronika Industriala Espezializazioko ziklo DUALekoa eta egun DanobatGroup-en lanean.

 

Saria 500 euro eta diploma izan da bakoitzarentzat. Zorionak denei eta bereziki Jon, Amets eta Eñaut-eri. Bejondaizuela!