IMHko Ingeniaritza Dualaren kasua Gaztela-Mantxan
![](https://www.imh.eus/eu/albisteak/imhko-ingeniaritza-dualaren-kasua-gaztela-mantxan/@@images/0fdf5cb1-20ad-4300-9ef4-278e9aabbeb7.jpeg)
Almaden-go Industria eta Mehatzetako Ingeniaritza Eskolak laugarren urtez antolatu du Unibertsitate-Enpresa IV. jardunaldia. Aurtengo edizioa otsailaren 17n burutu zen eta bertan parte hartu zuen Ixaka Egurbide, Ingeniaritza Dualaren Zuzendariak. Egurbidek unibertsitate-prestakuntza duala zer den azaldu zuen eta IMHren esperientzia azaldu zuen; nola prestakuntza sistema honek ikasleak ekoizpen-prozesuan integratzen dituen, lortutako gaitasunak denbora errealean bereganatuko dituelarik, eta enpresen beharrei egokitutako prestakuntza osatuena jasoko duelarik.
Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate-Eskola Euskal Herriko Unibertsitatean atxikituta dago eta estatu mailan eskaintzen den homologatutako Eredu Dualeko Gradu bakarra da.