IMHko Ingeniaritzako lehenengo kurtsokoentzako mintegia

2003/05/07 23:00:00 GMT+1
IMHko Ingeniaritzako lehenengo kurtsoko ikasleek bizikidetasunerako mintegia egin dute Pirineotan.

Ingeniaritzako zazpigarren promozioko ikasleek Jakan bildu dira aste baten zehar mintegiaren jarduerak betetzeko. Hauen artean aipagarriak dira Nafarroako enpresa batzuren bisitak, beraien produkzio sistema ezagutzeko eta baita aisialdiko jarduerak, raftiña, kañoien jeitsiera, alegia, eskolako beste ekitaldi batzuren artean.

Helburua, alde batetik, bere prestakuntzari buruzko balantzea egin eta hobekuntza ekintzak proposatzea izan da, eta bestalde, taldeko elkarren harremanetako dinamika indartzea, proiektu bat gestionatuz.

Proiektua mintegia egin ahal izateko beharrezkoak izan diren baliabideak planifikatzea eta gestionatzean oinarritu da, garraioa, ostatua eta finantziazioa, besteak-beste.

Informazio gehiago: Monika Ezenarro ingenieria@fmh.es