IMHko lanbide heziketako 2024-2025 proiektuen aurkezpena

IMHko lanbide heziketako irakasleen martxoko jardunaldian IMHn garatzen dihardugun proiektuen berri eman dugu.
Proiektuak eta Berrikuntza irakaskuntzarekin batera lotzen ditugun ezinbesteko jarduerak dira. Guztiek elkar elikatzen dute eta honela indartu egiten dira, eskaintzen dugun formakuntzaren kalitatea bermatuz.
Aurtengo ikasturteko proiektuak arlo teknologikoan, pedagogian, jasangarritasunean eta orientazioan kokatu dira nagusiki.
Proiektuak aurrera eraman ahal izateko Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketaren Sailburuordetza eta Tknika-ko, MEC-ko eta Caixabank Dualiza eta FPEmpresako programen laguntza izango dugu.
Martxan dauden proiektuetako batzuk dira:
Colaborative Learning Factory, Fabrikazio Aditiboko LMD, Additive VS Machining, Ikaskuntza-kolaboratioa fabrikazio aurreratuan, 4.0 mantentzea transmisio industrialeko sistementzat, Retrofiting, Fabrikazio mekanikoko industriaren hondakinak elkar birziklatzen, Kanpaldi teknologikoa...