IMHko Lanbide Heziketako erdi mailako ikasleek Mercedes-Benzen instalazioak bisitatu dituzte Gasteizen

2024/12/13 08:57:00 GMT+1

IMH Lanbide Heziketako erdi mailako Mantentze Elektromekanikoko eta Mekanizazioko zikloetako ikasleek Gasteizko Mercedes-Benz-en instalazioetara bisita egiteko aukera izan dute.


Bisitari esker, automobilgintza sektorean punta-puntako enpresa batek nola lan egiten duen gertutik ezagutu ahal izan dute, eta ikasgeletan eskuratutako ezagutzen aplikazio praktikoari buruzko ikuspegi baliotsua jaso.


Irteeran, fabrikako hainbat arlo ezagutzeko aukera izan dute, eta bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte ekoizpen, muntaia eta automatizazio prozesu aurreratuak, baita enpresan duten ekoizpenaren kudeaketa bikaina ere.


Lantegiko profesionalek gidatu dute ibilbidea, eta azaldu dute teknologia berrien integrazioak eta etengabeko berrikuntzak aukera ematen diotela Mercedes-Benzi merkatu automotriz globalean lidergoari eusteko.


Bisita esperientzia aberasgarria izan da, ikasleei aukera eman die eskoletan ikasitako teoria ekintzan ikusteko eta industrian prestakuntza teknikoak eta profesionalak duten garrantzia ulertzeko.


Jarduera hori ikasleen eta enpresa-sarearen arteko harremana sustatzeko IMHren ekintzen parte da, ikasleen prestakuntza integrala sustatuz eta lan-merkatuan txertatzen lagunduz.