IMHko Lantegiko Eguneratze Planaren aurkezpena
2005ean, gogoeta prozesu berria garatzen zela eta aldi berean, IMHn hiru urtetako plana definitu zuen ekipamendua eguneratu eta makinaria aurreratua eskuratzeko, prestakuntza teknikoak aurre egin behar izaten duen meatxu nagusienetako bat sahiesteko: amortizazio intzidentzia eta zaharkitzea.
Plana 2006an abiatu zen eta 3.3 M eurotako inbertsioa suposatzen du. Finantziazioan zuzenean parte hartzen dute Lanbide Heziketako Sailburuordetzak eta enpresa parte-hartzaileek, deskontu garrantzitsuak emanaz.
Aurkezpenaren
helburua
Aurkezpenarekin
lortu nahi da bertaratuko direnei Eguneratze Planaren helburu eta
ezaugarriak transmitizea, bai eta egin diren eta abian dauden
inbertsioak.
Uztartze estrategikoa: 2006-11 Plan Estrategikoak ildo estrategikotzat azpimarratzen du Fabrikazio Mekanikoan Europako ikastetxe erreferentea eratzea, erantzuna emango duena pertsonen garapenari eta enpresek duten gaitasunen beharrei.
Erreferentzia Sektoreak: Makina erreminta, automobil-laguntzaileak, aeronautika-aeroespaziala, eolikoa, moldegintza, osasungintza (protesiak).
Teknologiaren bilakaera:
Mekanizazio-teknologiak: mekanizatzeko material berriak, multiprozu-makinak, mekanizazio mugak handitzea, interpolatutako ardatzak handitzea, goi-mailako errendimendua, ebaketa-erreminta berriak, ingurumen-babesa,...
Muntaiko-teknologiak: material berriak, multiprozesu makinak, “mekanizazio-muntai-tratamentu” zerbitzuen integrazioa, sistema mekaniko, elektriko, elektronikoen integrazioa, IKT, ingurumen-babesa, goi-mailako prestazio dinamikoak (zurruntasuna, bibrazio kontrolak,...)
Eguneratze Planak ahalbideratuko du:
Hasierako Lanbide Heziketari edukin berriak gehitzea.
Enpresa, profesional eta irakasleentzat Prestakuntza Iraunkorreko katalogo aurreratua garatu eta inplantatzea.
Berrikuntzaren barrutian eta sektore industrialeko ete-ekin (enpresa txiki eta ertainekin) zerbitzu teknologikoen eskaintza garatu eta inplantatu,
Fabrikazio eta muntaiko prozesuetan praktika on eta teknologiaren transferentziari buruzko zabalkunde jardunaldiak antolatzea.
Profil profesional berria garatzea: “Prozesuen Teknikari Irakaslea” edo “Irakasle Aholkularia”.
IMHko Lantegiak 1.725 metro karratu ditu.
Ekipamendu eguneratua: ikusi zerrenda...