IMHko VI Triatloia
Hasteko igarilariek Mutrikuko igerilekutik abiatu eta mollarrien artean aritu ziren. Olatuak-olatu, aurtengoan Ruben Odriozola izan zen garailea.
Ondoren, txirrindulariak kaskoa jantzi eta Mutrikuko Jarri-Tokiko aparkalekutik abiatu ziren IMHko sarrera arte. Helmuga lehenengoa ikusi zuena berriz ere Ruben Odriozola izan zen.
Txirrindulariek heldu hala, korrikalariei dorsala jantzi eta ziztuan zuzendu ziren Sallobenteko baselizaren hormak ikutu eta buelta egiteko. Hirugarren frogako txapelduna Superbat - Ruben Odriozola izan zen.
Diplomak, ohorezko lore eta burukoak banatu ondoren, parte hartzaile guztiek, antolatzaileek eta animatzaileek hamarretako goxoa izan zuten indarrak berreskuratzeko.
Zorionak eta has gaitezen jada entrenatzen, VII Triatloirako gutxiago falta da eta!
Talde parte-hartzaileak (sailkapenaren arabera igeriketa-bizikleta-krossa):
SUPERBAT
Rubén Odriozola
TRIALARI
Joxean Egaña
Javi López
Roberto Altzerreka
BOLONIA 2006
Bernard Lecat
Inaki Irazabalbeitia
Itziar Egiguren
PATXANGA I
Koro Gabiola
PATXANGA II
Iñaki Iraola
MUXAOLA
Aitor Muniozguren
Olatz Arriola
Ixaka Egurbide
ELGOIBARKO POXPOLINAK
Edurne Bilbao
Ane Iriondo
Susana Azpilikueta
WILLEMEN HIRU KANIKA BIONIKOAK
Imanol Ulazia
Iker Jausoro
Koldo Nuñez Betelu