IMHko Zikloetako ikasleak Danimarkan
Otsailaren lehen astean "Enpresen gaitasunen eta eskolen arteko hutsunea gaitzat duen" Leonardo proiektua dela eta IMHko 3 ikasle (diseinuko 2 eta muntaiko 1) bi irakaslerekin egon dira Danimarkan.
Aste honetako helburua izan da Danimarkako Lanbide Heziketako sistema, ikastetxe bat (http://www.sde.dk) eta honekin lanean diharduten enpresa batzuk (REA ; Alfalaval ; Haarslev ) ezagutzea.
Danimarkan ezagutu zuten errealitateari buruz aipatzekoa da lanbide heziketako ikastetxeak oso handiak direla (bisitatu zutenak 6.000 ikasle zituen), proiektuetan oinarritutako irakaskuntzan oinarritzen direla eta ikasi-lan txandakatze sistema erabiltzen dutela, honetarako ikasleengan lortzea nahi duten gaitasunak lantzeko ibilbidea ondo definituta izanik. Beste datu interesgarri bat honakoa: Danimarkan ikasleen %30ak ikasten dute lanbide heziketa, %45 unibertsitatea, %17,8 unibertsitatera bideratutako lanbide heziketa eta %4,6 hezkuntza sistematik kanpo gelditzen dira.
Hurrengo egonaldia Norbegian izango da apirilean.