IMHren ekintzak Txinan: CSMC ikasturte berriko inaugurazioa eta AFZ 30.urteurrena

2015/10/18 23:00:00 GMT+1
IMHk CSMCri ematen dion kolaborazioa Tianjingo Produkzioaren Programazioaren zikloaren irakaskuntzan bereziki trinkoa izan da urriaren 12ko astean.

AFZren 30. urteurrena eta CSMCrekin elkarlanean dihardugun 3. promozioaren ikasturteko inaugurazioa (Tianjin, urriak 12-18, 2015)

IMHk CSMCri ematen dion kolaborazioa Tianjingo Produkzioaren Programazioaren zikloaren irakaskuntzan bereziki trinkoa izan da urriaren 12ko astean.

Momentu honetan gure Tianjingo kolaborazioan hainbat ekintza garatzen ari gara: IMHko lankide eta Ingeniaritza Dualeko Iker Altuna Proiektuen Kudeaketa eta Produkzioaren Programazioko eskolak ematen ari da; Iñigo Solozabal, Ion Silvan, Oier Ormaetxea Alex San Juan atzerriko misioa egiten ari diren Ingeniaritza Dualeko Ikerren ikaskideek makinen mantentze lanak egiten dihardute eta hortaz gain española ikastea nahi duten txinatar ikasleekin aurkezpen trukeak egin dituzte.

Joxean Egaña IMHko Zuzendaria urriaren 12ko astean egon da Tianjinen; bere zereginak izan dira AFZren 30. urteurreneko mintegian hitzaldia ematea (AFZ CSMC integratzen duen Lanbide Heziketako 10.000 ikasledun makro-ikastetxea da) eta kolaboratzen dugun formakuntzako 3. promozioaren inaugurazio ekitaldian parte hartzea IMHko ordezkari gisa. Promozio berrian 98 ikasle matrikulatu dira.

Gure bazkide txinatarrek interes handia dute Gradu mailako unibertsitate-ikasketak eskaintzeko; zentzu honetan gure ekarpen berezia izan da Lanbide heziketatik  Produktu eta Prozesuen Berrikuntza Graduarenganako progresioa. Espezialitate gehiago ere nahi dituzte eskaini.

Ekitaldi hauetan AFMk zeregin garrantzitsua izan zuen.  Xabier Ortuetak AFMren ordezkari bezala egun indarrean dagoen elkarlan-hitzarmenaren 2020 urte arteko jarraipena sinatu du.

Larunbatean egin zen inaugurazioan Txinan dagoen Espainiako Enbaxadoreak parte hartu du.